Badakigu, baina gutxitan egiten dugu
Eusko Jaurlaritzak Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak (2011koak) aurkeztu ditu, eta horren arabera EAEko biztanleetatik heren bat elebiduna da, 600.000 pertsona inguru (erdia elebakarrak dira eta gainontzekoak euskara ulertzeko edo egiteko gai dira nolabait). 1991an baino 181.000 elebidun gehiago daude hiru probintzietan, eta euskaraz hitz egiteko ahal dutenak %11 igo dira azken hogei urte hauetan (1991-2001ean