Mails per a Hipàtia

El bloc personal de Vicent Partal

Hari oso fina

Publicat el 16 de juny de 2011 per vicent

Bada hari bat oso fina, arrazoia eta burugabekeria bereizten dituena. Ustez egiten ari zarena eta besteek eginarazten dizutena bereizten dituzten hari hauskorrak beti existitu izan dira. Politikan funtsezkoa da zatozen ala bazoazen jakitea, eta hots handiko hitzez mozkortzea arriskutsua bilakatzen da. Ez dago catalanrevolution-ik. Bada protesta mugimendu bat eta kritika bat, goratu gabe entzun behar ditugunak. Arnasten dugun airea bezain beharrezko ditugunak, baina borrokatzen duten horri mesede egiten buka dezaketenak. Gaur, adibidez.

Zeren eta bada arrazoia eta burugabekeria bereizten dituen hari oso fin bat. Arrazoiak, hemen eta orain, beharrezkoak baino gehiago daude. Langabeziara bideratutako belaunaldi oso bat, trebatuenak. Sistema ekonomiko ezmoral bat, mozorrorik gabe aurpegi lazgarriena erakutsi duena. Urrundutako politika bat, behin eta berriz errepikatzen dena. Eta baita Europako ezein herrialdetan egitera ausartu ez diren moduko mozketak ere. Baina, kontuz, burugabekeria ere bada eta. Zu eta kalean inguratzen zaituena baino zerbait gehiago ordezkatzen duzula pentsatzea. Zeure burua inbestitzea. Milaka manifestari milioika botoren kontra jarri, zilegitasun borroka harrigarri batean. Osotasun bat bezala. Hainbati, niri, nazka ematen digun osotasun bat bezala.

Batik bat, badakidalako ustez egiten ari zarena eta besteek eginarazten dizutena bereizten dituzten hari hauskorrak existitzen direla. Hain finak, ezen, hainbatetan ezin duzu horien kolorea ere atzeman. Manifestazio batek Kataluniako Legebiltzarra setiatu du gaur, baina inor ez da, esaterako, bankuak setiatzen saiatu. Eta ez dut iradoki ere egingo setioa ez dutela inoiz Madrilgo Legebiltzarrean egingo, hori badakit eta. Urteetan borrokan ikusi ditudan legebiltzarkideei oldartu zaizkie haserretu batzuk, eta «zuk zenbat irabazten duzu?» bezalako irain eskas eta demagogikoak jaurti dizkiete. Bitartean, Soleko pertsonaia ezagunenetako bi Madrilgo Ateneoko egongela batean eserita zeuden, gizontxo lerrouxista batzuk bailiran. Lorenzo Abadia da horietako bat, PPko buruzagietako bat dena, hain justu, eta orain spanishrevolution-a gidatu nahi duena. Ai.

(Això és l’editorial de l’altre dia, Un fil molt fi, que els companys de Berria han publicat avui en basc al seu diari en paper) 

Publicat dins de Sense categoria | Deixa un comentari

Deixa un comentari

L'adreça electrònica no es publicarà. Els camps necessaris estan marcats amb *

Aquest lloc està protegit per reCAPTCHA i s’apliquen la política de privadesa i les condicions del servei de Google.