13 d'abril de 2010
0 comentaris

Azkenean aske!

Lantzean behin arrain txikiok ere pozak hartzen ditugu, eta oraingoa handia izan da, poz handi-handia. Eta are handiagoa izan zitekeen, zazpi urte hauetan atentatu honen biktimek pairatutakoa kontuan hartuko ez bagenuen, kontu korrontearen blokeoak, gaizkile moduan tratatu izana eta, lazgarriena, torturak pairatzea eta delitu hori ikertu barik gelditzea eta abar. Bestela poz-pozik, jakina, Martxelo, Txema, Joan Mari, Xabier eta Iñaki absolbitu ditugulako. Gora zuek!

De vegades els peixos petits també rebem alegries, i la d’ara és de les grans. I major podria haver estat de no haver hagut de sofrir aquest calvari de set anys, haver estat tractat com malfactors, haver estat torturats… Però al final alegres perquè els han absolt als cinc.

Llengües Vives paperezko buletinean hainbat bider kasu mingarri honi buruzko testuak argitaratu genituen 2003ko “20-F” madarikatu hartatik aurrera, eta horiek guztiak hemerotekan gelditu dira. Fred Perersekin, LLVVren aitarekin, batzuetan hizketan ibili nintzen “ustezko epailea” edo “atentatua” moduko adierazpenak buletinean erabiltzeko egokitasunaz, argitalpenaren seriotasun eta objetibotasun ahalik eta handienak mantendu nahian. Baina gaur egun blog honek bestelako tonua eta estiloa erabiltzea ahalbidetzen digunez horixe aprobetxatuko dut. Denbora tarte luzeegi honetan pilatutako amorrua handiegia izan delako. Justizia (partzialki) egin dutelako pozik. Gaurkoa aspalditik idatzi nahi nuen artikulua delako. Poza eta amorrua Fredekin eta zuekin guztiekin konpartitu nahi dudalako.

En l’altra etapa de LLVV vam publicar bastants articles sobre el cas “Egunkaria” des d’aquell “20-F” del 2003. Amb Fred, el pare de LLVV, vam comentar algunes vegades la no conveniència d’utilitzar els termes “atemptat” o “presumpte jutge”, per a mantenir un cert to de serietat en el butlletí. Però ara vaig a aprofitar el canvi de registre que permet aquest blog per a expressar tota la ràbia acumulada en aquest temps, content perquè parcialment s’ha fet justícia i perquè per fi ha arribat el moment de poder escriure aquest article i compartir aquesta alegria amb Fred i amb tots vosaltres.

 

Terroristak bilatzen ari ziren, ongile talde bat topatu zuten eta ez ziren konturatu ere egin. Mendekuaren gosez Egunkarikoak aurretik eraman zituzten eta okertu ziren. ETA toki guztietan ikusten zuen Garzón epailea ere epai bidean dago. Baina Del Olmo ustezko epailea nork epaituko du? Torturak egin zituzten guardia zibil horiek nork epaituko ditu? Aznarren bigarren agintaldian ministro zeuden Acebes eta Michavila, “euskararen onerako” jokatu zutenak, nork epaituko ditu ba? Bestela, egindako kalte ekonomikoa nork ordainduko du? Badakigu atentatu honen arduradunek ez dutela barkamenik eskatuko eta euren alderdiek ez dutela egindako kaltea gaitzetsiko, beraz justizia ez da erabatekoa izango. Baina utzi gaitzazue mesedez aste honetan guztian zehar (eta aurrerantzean ere) poz honetaz gozatzen.

Buscaven terroristes i s’han trobat un grup de bona gent, famolencs de venjança es van equivocar de persones. A Garzón que també veu A ETA en tots els racons ho volen jutjar, però qui va a jutjar al presumpte jutge Del Olmo? I als guàrdies civils que van cometre les tortures? I a aquests ministres d’Aznar que actuaven “en favor del euskera”? Qui pagarà els danys econòmics? No van a demanar perdó ni van a condemnar aquest atemptat, no va a haver justícia del tot. Però deixeu-nos aquesta setmana (i des d’ara) gaudir d’aquesta magnífica notícia.

 
Bagenekien errugabeak zirela, baina okerrena da eurek ere bazekitela hasiera-hasieratik. Inoiz ezin izango dut 2003ko otsailaren 20 hartaz ahaztu, non negoen “Euskadi Irratia”n albistea entzun nuenean eta zer egin nuen hurrengo orduetan, egun hartako Egunkaria irakurri nuela azken alea zela jakinda, etorriko zena gogorra izango zela…

Sabíem que eren innocents, però el pitjor és que ells també ho van saber des del principi. Mai em podré oblidar d’aquell 20 de febrer de 2003, de on estava  quan vaig escoltar la notícia a “Euskadi Irratia”, de les hores següents, de llegir l’Egunkaria d’aquell dia sabent que era l’últim i de que el que estava per venir seria dur…

Baina ezin izango dut 2010eko apirilaren 12a ahaztu, non nengoen albistea Interneten irakurri nuenean, hurrengo orduetan zer sentitu nuen eta zer egin nuen. Tartean, testu hau idatzi.

Però tampoc em podré oblidar del 12 de abril de 2010, de on estava quan vaig rebre la notícia a Internet, de que vaig sentir i fer a les hores següents. Entre altres coses, escriure aquest text.

Deixa un comentari

L'adreça electrònica no es publicarà. Els camps necessaris estan marcats amb *

Aquest lloc està protegit per reCAPTCHA i s’apliquen la política de privadesa i les condicions del servei de Google.

Us ha agradat aquest article? Compartiu-lo!