13 d'octubre de 2009
0 comentaris

Galizian bezala

Galizian bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan ere presidente eta gobernu berria estreinatu ditugu azken hilabeteotan, lurralde bietan denboran oso parekatuta. Eta Galizian bezala (Asturias, Nafarroa, Aragoi, Okzitania, Valentzia eta Sardinian legez), boterera iritsi dira hiztun gutxituen aldeko diskriminazio positiboaren neurrien aurka edo oso aurka daudenak.

Com a Galícia a la CAB també hem estrenat nou govern, i com allí (i a l’Aragó, Navarra…) han arribat al poder els que estan en contra o molt en contra de les mesures de discriminació positiva als parlants minoritzats.

Atxagak hizkuntza kontuetan hiritarrak hiru multzotan banatzen ditu: patetikoak (sufritzen dugunok), sinpatikoak (nolabait alde baina aktiboak ez direnak) eta antipatikoak (aktiboki edo pasiboki aurkariak). Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko presidente berria, Patxi López jauna, printzipioz sinpatiko eta antipatikoaren arteko mugan dugu, eta haren gobernuan denetarik dago: Alde batetik patetiko galduren bat, Kultura sailburua den Blanca Urgell. Bestetik nahikoa antipatikoa den Hezkuntza sailburua, Isabel Celaá andrea, aurreko sailburuak eredu sistema berriztatzeko egindako ahalegin suizida pikutara bidali duena eta normalizaziorako oztopo erraldoia eta zaharra den A ereduaren alde egin duena publikoki (!). Eta azkenik, aipatzekoa da sinpatikoa eta antipatikoaren artean dugun Osasun sailburua, Rafael Bengoa jauna, medikuen kalitate profesionala eta euren euskalduntasuna bateraezinak direla behin eta berriz iradokitzen diguna (?). 

Bestela, kontutan hartu behar ditugu Jaurlaritza berria sostengatzen duten bazkide antipatikoak. Ez dakit gogoratuko zareten “Erase una vez…” marrazki bizidunetako telebista saio sorta hartaz. Neuri hilabete hauetan bazkide popularrek egindako lanak asko gogorarazten dit “El Tiñoso” pertsonaiaz. Oroitzen, ezta? Eta gobernutik kanpo baina bazkide lanetan ere Rosa Diezen partidua dugu, Gazteleraren aldeko manifestuaren sustatzaile sutsuak… Harrigarria da hizkuntza gutxituen komunitateek diskriminazio positiboa justizia eta oreka bilatzeko helburua erabiltzen duten arren hizkuntza nagusien komunitateek askotan zelan erreakzionatzen duten ikustea. Utziko didazue komikietako beste konparaketa bat egiten eta “Tío Gilito” pertsonaia guztiz dirudun asegabea eta zikoitza hona ekartzen…

 

Eta amaitzeko,  ez dugu ahantzi behar hauteskunde kanpainan “Euskara askatasunez” manifestu xelebrea. Biktimak borrero eta borreroak biktima bihurtu nahi dituena. Hizkuntzen arteko desoreka ikaragarria konpondu nahi izatea “hizkuntza inposaketa” deitzea. Askatasunaz hitz egitea eta askatasun guztien aurkakoa den “Egunkaria”ren auzi zoritxarrekoaren aurrean beste alde batera begiratzea. Txikiak txiki eta handiak handi izaten segitzen duten bitartean. Galizian bezala.

Atxaga classifica la societat en antipàtics (enemics lingüístics), simpàtics (amics però no implicats) i patètics (els que sofrim per aquests afers). El nou president López està entre els simpàtics i els antipàtics, com el conseller de Sanitat Bengoa, que no acaba de veure compatible ésser bon metge i ser bascòfon. També hi ha alguna consellera certament simpàtica com Urgell de Cultura, però també francament antipàtica com Celaá d’Educació, defensora del model A, només en castellà, un dels obstacles obsolets per a la normalització lingüística.

d’altra banda hi ha els antipàtics socis del govern socialista, els populars, i el partit de Rosa Díez, entusiasta defensor del manifest en defensa del castellà. Sense oblidar el manifest per un èuscar en llibertat durant la campanya del PSE, mentre miren cap a un altre costat en el cas “Egunkaria”, que suposa un atemptat contra totes les llibertats. Al cap i a la fi volen barrejar discriminació positiva amb imposició, mentre els minoritzats continuen minoritzats i els predominants continuen predominant. Com a Galícia.

Deixa un comentari

L'adreça electrònica no es publicarà. Els camps necessaris estan marcats amb *

Aquest lloc està protegit per reCAPTCHA i s’apliquen la política de privadesa i les condicions del servei de Google.

Us ha agradat aquest article? Compartiu-lo!