29 d'octubre de 2012
0 comentaris

Eredugarriak (nolabait)

Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeak igaro berri ditugu, eta hautagai nagusiak aztertuta analisi hau egin dugu: hiru politikarik hizkuntza normaltasunez erabiltzen dute, batek erraztasun nahikoaz, bik erraztasun ez nahikoaz eta batek zuzenean ez du geure hizkuntza erabiltzen (normaltasun osoz). Urrats positiboa izan daiteke beraz zazpi hautagaietatik lauk hedabideetan euskaraz ondo egiteko gai direla, kontuan hartuta gaitasun hori gizarte osoan proportzio baxuagoan ikusten dugula. Beraz, hizkuntza kontuetan agintariak izateko aurkeztu diren politikariak eredugarriak izan dira. Nolabait.

Analitzant els candidats principals en les últimes eleccions al Parlament Basc aquests són els resultats: 3 són capaços d’utilitzar la llengua amb normalitat, 1 amb suficient facilitat, 2 amb insuficient facilitat i 1 directament no utilitza la nostra llengua (amb total normalitat). Per tant 4 de 7 són capaços d’expressar-se en els mitjans de comunicació, un percentatge bastant major que el de la societat en el seu conjunt. Com a punt de partida, un bon exemple.

Hiru hautagai euskaldunak Iñigo Urkullu (EAJ), Laura Mintegi (EH Bildu) eta Mikel Arana (Ezker Anitza) izan dira, arazorik gabe. Gorka Maneirok (UpD) deklarazioak sarritan egin izan ditu euskaraz, Patxi Lopez-ek (PSE-EE) eta Raquel Modubar-ek (Ezker Batua) keinu txiki batzuk egin dituzte, baina Antonio Basagoitik (PP) ezta hori ere.

Els 3 candidats bascòfons han estat Urkullu, Mintegi i Arana, cap problema. Maneiro ha solgut fer declaracions en basc, Lopez i Modubar han fet petits gestos, però Basagoiti ni això.

Bestela, hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta Urkullu eta Mintegiren alderdiek ordezkatuko dituzte Legebiltzarreko 2/3ak. Baina lehengora itzulita, EAEko gizartean 3tik 1 bakarrik euskalduna da. Gaur egun oraindik ere euskaldun gehienak abertzaleak dira, baina abertzale gehienak ez dira euskaldunak.

D’altra banda, els resultats electorals mostren que els partits d’Urkullu i Mintegi representaran a dos terços del parlament. Mentre en la societat només 1 de cada 3 ciutadans pot parlar basc. I avui dia encara la majoria dels bascòfons són abertzales. Però la majoria dels abertzales no són bascòfons.

Oraindik ez dakigu zer gertatuko den hurrengo Eusko Jaurlaritzarekin hizkuntzaren alorrean, baina bien bitartean eredu ausarta eman dutenak Gipuzkoako Foru Aldundiakoak izan dira. Herrialdeko gobernuan dauden Bildu-ko politikariek agerpen publiko guztiak euskaraz soilik egingo dutela ohartu dute, behar duenarentzat itzulpen zerbitzuak eskainiz. Oposizioko alderdiek, EAJ barne, ekimena kritikatu dute.

No sabem què farà el proper Govern Basc en assumptes lingüístics, però qui sí ha fet un pas valent ha estat la Diputació Foral de Guipúscoa. Els governants provincials de Bildu han anunciat que utilitzaran en les seves aparicions públiques solament el basc, i els partits de l’oposició, inclòs el PNB, han criticat la decisió.

Bitxia bada ere, azken hauteskundeetan “Berria”n emandako elkarrizketa batean, Antonio Basagoitiri galdetu zioten ea zer iruditzen zitzaion deklarazioak gazteleraz bakarrik egitea. Bere erantzuna izan zen euskaraz soilik egitea bezain normala iruditzen zitzaiola.

Curiosament, en una entrevista a Antonio Basagoiti en aquestes últimes eleccions li preguntaven què li semblava fer declaracions només en castellà. La seva resposta va ser que li semblava tan normal com fer-ho només en basc.

Deixa un comentari

L'adreça electrònica no es publicarà. Els camps necessaris estan marcats amb *

Aquest lloc està protegit per reCAPTCHA i s’apliquen la política de privadesa i les condicions del servei de Google.

Us ha agradat aquest article? Compartiu-lo!