Champions League-an jokatzea

Inoiz ez dugula Munduko Futbol Txapelketa irabaziko badakigu, baina pozik egongo ginen ofizialki nazioartean parte hartzen utziko bagintuzten behintzat, txapelketetan aritzeko sailkatze fasean parte hartzen utziko bagintuzten. Selekzio mailan horrela gabiltza oraindik, baina klubei dagokienez lantzean behin pozak hartzen ditugu. Irabazi ez arren, bi final jokatzeagatik urte berean. Edo Champions League-an jokatzeko sailkatzeagatik. Garaipen partzial horietako bat gertatu zaigu berriki hizkuntza komunitate moduan.  

Sabem que mai guanyarem un mundial de futbol, però ens conformaríem amb que ens deixessin competir oficialment, amb intentar classificar-nos per als campionats. A nivell de selecció així estem encara, però almenys com a clubs tenim victòries parcials, com jugar dos finals un mateix any, o classificar-nos per la Champions League. Com a comunitat lingüística hem tingut recentment una d’aquestes victòries.
  

Izan ere, ICANN erakundeak (‘Internet Corporation for Assigned Names and Numbers’) onartu du “.eus” domeinua sarean garatu ahal izatea. Garaipena guztiok ospatuko dugu, baina honen atzean lantalde bat dago, gehienez isilean ekin eta ekin ibili dena urtez urte.   

De fet, la ICANN ha acceptat el domini “.eus” a la xarxa. Una victòria celebrada, conseqüència del treball sobretot silenciós d’una plataforma, any rere any. 
   
Beste komunitate batzuekin batera (“.cat”, “.cym”, “.bzh” eta “.gal” adibidez) handienen artean aritu ahal izango gara. Gure txikitasunean baina harro. Edo agian ez hain txikiak. “Obabakoek” 25 urte bete dira jada, eta “Berriak” 10 (gehi “Euskaldunon Egunkaria”ren 12ak). Bizi gara!

Al costat d’altres comunitats anem a estar entre els més grans, amb la nostra mesura però orgullosos. Perquè no som tan petits. “Obabakoak” ha complert 25 anys, i “Berria” 10 (més els 12 de “Egunkaria”). Vivim!
  

Afegeix un comentari

Deixa un comentari

L'adreça electrònica no es publicarà. Els camps necessaris estan marcats amb *